| ||
|
|
Albisteak | Formakuntza | Deialdia | Hitzaldiak | Argitalpenak | Bilerak | Ikerkuntza | Beste batzuk | |
|
2.000 € zure GRAL eta MALerako! UNICITIES 2030 DIRU-LAGUNTZAK
Zabalik dago jada 2026-2027 ikasturtean Gasteizko edo Bilboko Udalarekin lankidetzan GRAL edo MALa egin nahi duten EHUko ikasleentzako UNICITIES 2030 laguntzen deialdia. 2.000 euroko 6 (Vitoria-Gasteiz) eta 3 (Bilbao) diru-laguntza eskaintzen dira hiriak neutraltasun klimatikorako bidean dituen erronkei lotutako lanetarako.• Eskaera egiteko epea: azaroaren 27ra arte • Aurkezpena: EHUren erregistro elektronikoaren bidez • Kontaktua: iraunkortasuna@ehu.eus info |
|
NOLA GARRAIATU BOTIKA DISOLBAEZINAK MINBIZIDUN GARUN ZEHARKAEZINERA (espainolez)
Ángel Montero gure fakultateko ikaslea izan zen, eta doktoretza lortu zuen José Luis Pedraz, Rosa Hernández eta Manoli Igartua irakasleen zuzendaritzapean. Doktoratu ondoko prestakuntza Memphisko Saint Jude Children 's Research ospitaleko Clinton Stewarten laborategian osatu zuen. Gaur egun, ikerketa-talde bat zuzentzen du Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitaleko Minbizi Pediatrikoaren Zentroan. Laborategia batez ere pediatriako minbiziari aplikatutako farmazia-berrikuntzan aritzen da. Azaroaren 23an Farmazia Fakultateko Ekitaldi Aretoan 12:00etan. |
|
Indarkerien aurrean, ahotsak eta baliabideak. Azaroaren 18an 11:50etik aurrera (Farmazia Fakultateko Berdintasun batzordea)
11:50ean minutuko isilinua eta argazkia aterako dugu indarkeria matxistaren eta LGTBI+ fobiaren biktimen oroimenez. Ondoren, 12:00etan Gradu Aretoan hitzaldia egongo da SIDALAVA elkartekoen, trans emakume baten eta EHUko Berdintasun Zerbitzuko teknikariaren eskutik. |
|
Ikasleentzako mugikortasuneko programen inguruko bilera (EHU)
UPV/EHUk urtero hainbat deialdi argitaratzen ditu bere ikasleak estatuko edota nazioarteko helmugetara mugitzeko. Deialdi hauetakoren batean parte hartu nahi baduzu, azaroaren 19an 13:30etan Farmazia Fakultateko Areto Nagusian egingo den informazio-bilerara joateko gonbidapena luzatzen dizut. Bilera grabatuko da eta Fakultateko webgunean ikusgai egongo da info |
|
Euskara hobetzeko ikastaroak 2027 (TEKAZEL)
Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetzak argitaratu du 2027ko Hobekuntza Ikastaroen deialdia. Ikastaroak urtarrilaren 22tik ekainaren 25era bitartean emango dira, ostiraletan goizeko 8:00etatik 10:00etara.Eskaerak egiteko epea: azaroaren 10etik azaroaren 20ra (biak barne). info |
|
Europatik kanpoko Erasmus+ deialdia zabalik (IRI/TEKAZEL)
2026ko azaroaren 25era arte (barne), EHUko langileentzat Erasmus+ mugikortasun deialdi bat ireki dugula AEB, Kanada, India, Japonia, Singapur, Filipinak, Indonesia, Pakistan, Peru, Mexiko, Argentina, Txile, Kolonbia, Brasil, Paraguai, Uruguai, Senegal, Hegoafrika, Namibia, Ghana, Aljeria, Egipto eta Georgiara joateko irakaskuntza- edo/eta prestakuntza helbururekin aste beteko egonaldia egitera. info |
|
Inizia Ekin Ekintzailetza Tailerra 2026 (EHU)
Zentzuzkoa al da nire negozio-IDEIA? Merkatua izan al dezakete gure IKERKETAREN emaitzek? Enpresa bihur al daiteke nire GRADU/MASTER AMAIERAKO LANA? info |
|
CREATING A EUROPEAN UNIVERSITY -BASED ON PRINCIPLES OF RENEWABLE ENERGY AND CIRCULAR ECONOMY
Ekonomia zirkularrean eta energia berriztagarrietan interesa baduzu, eta gai horiekin zerikusirik daukan tailer edo proiketu bat partekatu nahi baduzu, EHU-tik Groningen-eko Unibertsitatean (Herbehereak), 2027ko martxoak 5 eta 6ean ospatuko den ENLIGHT-eko Ikasleen Sareko konferentziara gonbidatu nahi zaitugu.Parte hartzeko, zure tailerreko proposamena hurrengo esteka erabilita aurkeztu behar duzu, abenduak 1a arte. info |
|
Desgaitasunak dituzten ikasleentzat ordaindutako praktikak egiteko bekak. Beka bat lortzera animatu!
Praktiken programa honen helburua da kanpoko praktika akademikoak sustatzea, lehen lan-esperientzia lortzea erraztuz, zure lan-aukerak eta karrera profesionala hobetuz, ikasketak amaitu aurretik lan-esperientziaren bat garatuz eta, horrela, enplegu batez gozatzeko itxaropenak hobetuz. EHUko ikasleek 2026-2027 deialdi honetarako 5 plaza izango dituzte. Izen-emate epea azaroaren 30era arte. info |
|
AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA AZAROAK 23 GASTEIZEN
Azaroak 23an Gasteizen, Unibertsitate Pabiloian, erabilera anitzeko gelan 14:30etatik 16:30etara. Saio guztiak nahiz eta zentro horietan gauzatuko diren, irekiak dira eta EHUn ikasten edo lan egiten duen edozein emakume parte hartzera gonbidatuta dago. Zuen laguntza behar dugu hau guztia zabaltzeko, lagunduko diguzue mesedez? Izen ematea email bidez bideratuko da berdintasuna@ehu.eus helbidera. |
|
Webinar Duets: Careers in Industry
On behalf of the Controlled Release Society Young Scientist Committee (CRS YSC), we are delighted to invite you to our upcoming webinar, exploring the new theme: Beyond the Lab.📅 Thursday, 19 November 2026 ⏰ 16:00 CET info |
|
BEGIRUNE: ESPAZIO FISIKOAREN ERABILERA ETA ONDARE PUBLIKOAREN ZAINTZA (EHU)
Begirune parte-hartze prozesuaren bidez hezkuntza-komunitate osoaren ekarpenak jaso ondoren, honako jarduketa protokolo hau diseinatu da, bitartekaritzan eta ikuspegi leheneratzailean oinarrituta, unibertsitate-komunitatean errespetua eta erantzukidetasuna sustatzeko info |
|
METODO AZKARRAK ETA AUTOMATIZAZIOA ELIKAGAIEN MIKROBIOLOGIAN
Hartzaileak: nekazaritzako elikagaien industrietako, aholkularitzetako eta laborategietako eta beste sektore batzuetako (mikrobiologikoa, bioteknologikoa, klinikoa, farmazeutikoa, kosmetikoa, kimikoa, ingurumenekoa, etab.) zuzendari eta teknikariak; ikuskatzaileak eta administrazioko gainerako langileak; graduko eta graduondoko ikasleak, teknikariak eta unibertsitateko irakasleak; beste ikerketa-zentro batzuetako langileak, etab.Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (UAB), Cerdanyola del Vallès, 2026ko azaroak 24-27 info |
|
Minbiziaren aurkako Gau Solidarioa (Minbiziaren Aurka Araban Elkartea)
Hurbil dugu gure Elkartearentzat hain berezia den Minbiziaren aurkako Gau Solidarioa, Jardines de Uleta hotelean ospatuko duguna, azaroaren 13an, 20:00etan; bertan, afariaz gain, ongintzako zozketa bat ere egingo dugu. Zuk ere lagundu dezakezu helburu hori lortzen, Gau solidarioan parte hartuz. Menuaren prezioa 65 eurokoa da, eta zure lekua hemen erreserbatu ahal izango duzu alava@contraelcancer.es |
|
Biozientzietako Ikasleen VI. Estatuko Kongresua (CEEBI). Bolondresak aurkitzeko deialdia.
CEEBI urteroko ekitaldi jendetsua da, biozientzien arloko ehunka ikasle biltzen dituena. Hau ikasleei zuzenduta dago eta Espainiako hainbat unibertsitatetako ikasleek antolatzen dute. Oraingo honetan, VI. edizioa ospatuko da eta hau 2027ko uztailaren 13tik 16ra egingo da Kordobako Unibertsitatean. info |
|
Congreso Internacional de Innovación Docente, Emprendimiento y Desarrollo Social (COINDOEMDES)
Irakaskuntza Berrikuntzari, Ekintzailetzari eta Gizarte Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarraren (COINDOEMDES) lehen edizioan lortu dugun maila bikainaren eta harrera onaren ondoren, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Adimen artifiziala elkarrekin hezteko, sortzeko eta aurrera egiteko bigarren edizio honetan zure proposamenak aurkeztera. 2027ko ekainaren 7tik 10era. info |
|
Ignacio Aldecoa Kultur Etxearekin kolaboratzeko aukera
Arabako Foru Aldundiko Ignacio Aldecoa Kultur Etxetik fakultatean garatzen den zientzia eta ikerketa arloa beraien jendarteratze programaren barruan sartzeko aukera eskaini digute, publikoak zientziarekiko azaltzen duen interesa handitzea bultzatu nahian. Helburua Unibertsitatean, zehazki EHUko Farmazia Fakultatean, zientziaren arloan egiten den lana gizarteratzea izango litzateke. Hori ikertzaile edota irakasleek beraien ikerketa, ikergai, GRAL, MAL…en inguruan egindako hitzaldien bitartez landuko litzateke. Horregatik jendarteratze interesagatik nabarmentzen diren euskaraz egindako gradu amaierako lan edo master amaierako lanekin hastea pentsaturik dute. Horretaz gain, Farmaziako Fakultateko irakasleekin “ikasketa-zerbitzu” jardueretan elkarlanean aritzeko interesa ere azaldu dute. Proposamen horietakoren batean interesa baduzue: Kultur Etxeko teknikariekin harremanetan jar zaitezkete (Marta edota Dani- 945 18 19 44) |
|
Ingurugiro zuzenbidea (etengabeko prestakuntzako masterra)
Gizartean gero eta kezka handiagoa dago ingurumenaren degradazioa dela eta (klima aldaketa, deforestazioa, arrantza tokiak, hondakinak, etab) eta hura babestu beharraren kontzientzia ere areagotzen ari da; hori dela eta, gero eta handiagoa da Ingurumen Zuzenbideko aditu profesionalen eskaera. info |
|
i-Botika (MIEZ - Medikamentuen Informazioko Euskal Zentroa Osasun Saila)
Mezu honekin batera doakizue "i-Botika" argitalpenaren 64. zenbakirako esteka, Medikamentuei buruzko herritarren informazioari buruzko fitxak, Cevime-k (Medikamentuen Informaziorako Euskal Zentroa) argitaratua. info |
|
Argibideak (COFBi)
Argibideak Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala-ren aldizkari edo buletin tekniko-profesionala da. Farmazialariei zuzenduta dago, eta osasunari, botikei, txertoei, formulazio magistralari eta eguneroko jardun profesionalari buruzko artikuluak eta orientabideak biltzen ditu. info |
|
III Passion for Science Congress
Atsegin handiz zabaldu nahi dugu zuen guztien artean Medikuntza Pertsonalizatuko EHU i+Med gelaren ekimenez antolatzen dugun biltzarraren berri. Aurten III edizioa da, eta ekitaldiak jauzi handi bat eman du. Bi eguneko iraupena izango du eta Europa Jauregian ospatuko da, azaroaren 24 eta 25ean. info |
|
BESTE KAÑA BAT, MESEDEZ!
Gluten gabeko garagardoaren inguruko ikerketa batean parte hartzea gustatuko litzaizuke? Informazio gehiagorako idatz iezaguzu: idoia.larrechi@ehu.eus; silvia.matias@ehu.eus |
|
Ready for the Challenges of Tomorrow: 12 New Online Self-Learning Units Available (ENLIGHT)
Digitization is rapidly reshaping almost every aspect of our academic, professional, and daily lives. To help you navigate these changes, the "Skills for the (digital) future" program—designed by experts at the University of Bern—is now open to the entire ENLIGHT community. info |
|
Measuring Food Loss and Waste Across the Food Supply Chain
Measuring Food Loss and Waste Across the Food Supply Chain: Tools and Strategies for Professionals! is part of the training programme, and it is dedicated to food supply chain current and future professionals. The training program consists of 4 modules: Food loss and waste across the food supply chain (introductory module) Tools and strategies for food industry professionals Tools and strategies for food retail professionals Tools and strategies for food services professionals info |
|
Merkataritza eta Industria Bilgarriaren Ekonomia Zirkularra
Lau saiotan hauek ikasiko dituzu: • 1055/2022 Errege Dekretuaren eta Ontzien Europako Erregelamenduaren (PPWR) betebeharrak ulertzea. • Material nagusien kudeaketa eta birziklapena ezagutzea. • Ekodiseinu eta zirkulartasun aukerak identifikatzea. • Zure erakundearen ontziak diagnostikatzea eta hobetzeko bide orri bat garatzea. Gainera, zure enpresaren errealitateari aplikatutako erronka bat landuko duzu, lankidetza tailer batean parte hartuko duzu eta ontziak sailkatzeko eta tratatzeko planta batera bisita tekniko bat egingo duzu. 📅 2026ko irailaren 29a, urriaren 21a, azaroaren 11 eta 24a 🕘 9: 00-12:30 | 12 orduko prestakuntza 📍 Waste Lab Bizkaia, Zamudio-Derio 💡 Doakoa | Toki mugatuak info |
|
GARAPENERAKO UNIBERTSITATE LANKIDETZARI BURUZKO ONLINE IKASTAROA (17. EDIZIOA)
Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako Online Ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. - Nola eraikitzen den mundu justuago bat - Zer erronka ditu planetak? - Ekintzara pasatzea inspiratzen duten benetako istorioak. Aldaketaren parte zara? Zure aletxoak mendiak mugi ditzake! Iraupena: 6 aste. 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da) Noiz emango den: 2026ko urriaren 15etik azaroaren 27ra arte Izena emateko epea: 2026ko irailaren 11tik azaroaren 12ra bitartean info |
|
2026/2027 IKASTURTERAKO II/PTGASentzako IRAKASKUNTZA ETA PRESTAKUNTZARAKO IRAUPEN LABURREKO MUGIKORTASUNEN DEIALDIAK
2026/2027 ikasturterako IRI/TEKAZELentzako irakaskuntza eta prestakuntzarako iraupen laburreko mugikortasunen deialdiak: • Erasmus+ IRIentzako Irakaskuntzarako Mugikortasuna • Erasmus+ IRIentzako Prestakuntzarako Mugikortasuna • Erasmus+ TEKAZELentzako Prestakuntzarako Mugikortasuna • Erasmus+ Profesionalentzako Sarrerako Mugikortasuna info |
|
CALL FOR PAPERS: I Congreso Internacional de Comunicación y Educación para una Alimentación Saludable (ICOM-Health&FOOD)
The 1st International Congress on Communication and Healthy Eating (ICOM-Health&FOOD) aims to create an interdisciplinary forum for professionals in communication, nutrition, public health, and education. Under the theme "Good Practices in Communication for Healthy Eating ," the congress addresses the need to foster an informed, critical, and healthy food culture, supported by ethical, scientific, and socially responsible communication. info |
|
Elikadura Osasungarrirako Komunikazioari eta Hezkuntzari buruzko I. Nazioarteko Kongresua (ICOM-Health & FOOD)
Kongresua bereziki interesgarria da Elikadura Zientzietako titulazioentzat, eta bereziki graduatuen etorkizun profesionalak elikagaien industriarekin harreman zuzena izango duen titulazioentzat, Elikagaien Zientzia eta Teknologiarekin gertatzen den bezala. Fecha límite para presentar tu propuesta: 10 de febrero de 2027. info |
|
DESGAITASUNAREN ETA HEZKUNTZA PREMIA ESPEZIFIKOEN ARLOKO MASTER AMAIERAKO LANETARAKO "IZASKUN HERAS PRADO" SARIAREN VII. Edizioa eta GRADU AMAIERAKO LANETARAKO I. Edizioaren deialdia
EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak DESGAITASUNAREN ETA HEZKUNTZA PREMIA ESPEZIFIKOEN ARLOKO MASTER AMAIERAKO LANETARAKO "IZASKUN HERAS PRADO" SARIAREN VII. Edizioa eta GRADU AMAIERAKO LANETARAKO I. Edizioaren deialdiaren berri eman nahi dizugu. Mesedez eskatzen dizuegu zuen ikastetxeko GRAL-en eta MAL-en tutoreen eta ikasleen artean zabaltzea. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko azaroaren 13ra arte zabalik. info |
|
Lan eskaintzak
Farmazia, nutrizioa-dietetika, ingurumen zientziak eta elikagaien teknologia arloetako lan eskaintzen zerrenda. info |
|
ESPAINIAKO FARMAZIAKO ERREGE AKADEMIA NAZIONALA: 2026KO LEHIAKETA ZIENTIFIKOA
Espainiako Farmaziako Errege Akademia Nazionalak (RANFE) 2026ko Lehiaketa Zientifikoa deitu du.Eskuizkribuak bidaltzeko epea: 2026ko azaroaren 19a, 17:00ak arte. info |
|
Alberto Magno Zientzia Fikziozko XXXVIII. Literatura Lehiaketa
Originalak aurkezteko epea 2026ko urriaren 23 arte info |
|
CBL: AZTERTU programa: Euskal biodibertsitatearen leihoa
Gure lurraldeko ingurumen errealitatean ibilbide zehatza eskaintzen duten erakusketa ibiltariak, euskal ekosistemen kontserbazioaren garrantzia nabarmentzen dutenak info |
|
Lanbide-elkargoen eremuan gaitasun digitalak prestatzeko programa
% 100eko doako prestakuntza farmazialarientzat info |
|
G9: Graduko Ikasleentzako Prestakuntza Plana (2026/2027)
Graduko ikasleei zuzendutako online kurtsoak info |
|
Basque Green Talent: Euskal industriaren trantsizio ekologikorako lanpostu berriak.
300 plaza 2029 arte info |
|
ENLIGHTeko kurtso birtualen eskaintza
2025ko irailetik aurrera info |
|
Ekonomia zirkularra - Enpresak eta ekintzailetza
Gasteizko jarduera ekonomikoko hainbat sektore planetaren mugekin bateragarria den ekoizpen-eredu baterantz bultzatzeko udal-ekimenak aurkituko dituzu, baliabide naturalen erabilera eraginkorrari eta ziklo itxiari dagokienez info |
|
Informazio Buletina-Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia-2026ko urtarrila
Giza Nutrizioa eta Dietetikari buruzko berriak info |
|
Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak
Arabako Gazteen Dokumentazio eta Informazio Lurralde Zentroak eskainitako informazioa info |
|
Berdintasun Zerbitzuko Aldizkaria - 2026ko azaroa
Vitoria-Gasteizko aldizkari digitala info |
|
Farmazia Fakultatean Doktorego-Tesia egiteko eskaintza
Animatu gure fakultatean Doktorego-Tesia egitera!! info |
|
EEZTEko Alea (2026ko urriaren 28a)
ZIENTZIA ETA ELIKAGAIEN ZIENTZIARI BURUZKO BERRIAK info |
LAN ESKAINTZAK
UDAKO IKASTAROAK
ZENBAIT BULETIN
URTEAN ZEHARREKO EKINTZAK
Indarrean dauden instituzio publiko eta pribatuetako bekak eta laguntzak. info |
|
| Kontaktua |