Ekitaldi edo bilera zientifiko, tekniko edo profesionaletara joateko eskatzen diren ordutegi-aldaketak

eu | es

Ekitaldi edo bilera zientifiko, tekniko edo profesionaletara joaten denak, orokorrean, dagokion lizentzia eskatu beharra du. Lizentzia hori baimentzen da baldin eta Sailak ziurtatzen badu irakaskuntza-jarduera mantenduko dela. Ondorioz, horrelako egoeratan ez litzateke beharrezkoa izan beharko klaseen datarik aldatzea.

Hala ere, ordutegietan aldaketa puntualak egin beharra derrigorrezkoa bada ,aldaketa horiek ez dira WebUntisen islatuko, eta irakasleei honako prozedura jarraitzea eskatzen zaie:

  • Ikasleei aldaketaren beharra dagoela adierazi eta beraiekin adostu noiz errekuperatu daitekeen galtzen den klasea.
  • Erreserbatu egun horretarako ikasgela egokia zerbitzu honen formularioa erabiliz.
  • Jakinarazi ikasleei eGelaren bidez noiz emango den klasea (informatuta egon daitezen ikasle guztiak, aldaketa adostu denean bertaratu ez diren ikasleak barne).
Aldaketa horietaz gain, eta baldin eta ez badira tutoretza-orduak epearen barruan aldatu, dagokion agiria bete beharko da eta irakaslearen bulegoan jarri.