

Gasteizko Medikuntzako Irakasgunea "Txagorritxu" ospitalaren barruan dago, berdeguneez inguratua eta guztiz ondo komunikatua hiriko beste aldeekin eta Gasteizko irteerekin.
José Achótegui, z/g
01009 Gasteiz
Tfnoa.: 945.01.48.52
Faxa.: 945.01.48.70
Koordinatzailea: Miguel Gutierrez Fraile irakasle jauna
Bertan Medikuntzako bigarren eta hirugarren zikloak irakasten dira. Eskola praktikoak ospitalean ematen dira. Oinarrizko patologiaz askotxo ematen da Kanpoko Kontsulten bidez eta Larrialdi Zerbitzuaren bitartez. Bestalde, oso gaixo gutxi eraman behar izaten dira beste leku batzuetara, ospitaleak behar besteko teknologia dauka eta.
Ohe/ikasle kopuruen erlazioa 6,6koa da. Eskola teorikoak Arabako Foru Aldundiak egindako eta gerora Medikuntza Fakultateari utzitako ikasgelategian ematen dira. Aparkalekuaren alboan dago, ospitalearen eraikinetik kanpo, eta horrek nahikoa autonomia ematen dio. Bertan, besteak beste, honako zerbitzuak daude: liburutegia, informatika gela eta mikroskopia gela, eta irakasguneko idazkaritza.