Copy of Copy of Fondorako irudia.gif (2785 bytes)
Eskola-baliabideak Arakatzeko ikertaldea   


 

ARAKA

Ikerlariak

Gure lanak

Curriculuma

Bibliografia

Estekak

Ziberdokumentuak

Legeria

Harremanak

Web-mapa

English

 

 

 

                                                          ARAKA ikertaldea

    Testuliburuaren gaineko ikerketa, batez ere, 1960tik aurrera hedatu da Choppin-en esanetan. Edukiaren azterketa harrezkero egiten dela dio, ageriko edukiaren gainean zein ezkutuan geratzen den edukiaren inguruko ikerketa, alegia. Ikerketa indartzeko arrazoien artean, irakaskuntzaren zabalkunde handia topa genezake, eta horrek izango dituen zailtasunak edukiak eta tresna pedagogikoak egokitzeko, jakinik gero eta heterogeneoagoa dela jendaldea.

     Euskal Herrian Espainia eta Frantzia Hezkuntza Sistemak dira gure irakaskuntza baldintzatzen duena. Eskolan darabilgun testuliburua izanik curriculumaren benetako zehaztapena eta bertako edukietan gertaera sozialak, kulturalak, ekonomikoak islatzen direla jakinik, Euskal Herria nola agertzen den aztertzea dugu helburu.

    XX. mendean zehar euskaraz argitaratu diren testuliburuak hartu ditugun arren ildo nagusi moduan, hauen parean erabili diren eta erabiltzen diren erdaraz daudenak ere aztertzen dira. Irakaskuntzaren aldaketak medio, testuliburugintzak XX. mendean izan duen garapena hiru epetara mugatu dugu, eta horietan aztertzen edukietan azaltzen dena zer den eta nola esaten den, baita zein erreferentzia erabiltzen den ere. Lehen egitekoa hurbilketa kuantitatiboa burutzea da: a) euskal testuliburugintzaren garapenari dagokionez, kopuru orokorra, zein hizkuntza -euskara ala erdara-, erabiltzen den adieraziz; b) Ikonografiaren gaineko zehaztasunak, ikono kopurua, testuliburuetan darabilten ikono mota, bataz-bestekoa orriko sasoiaren arabera zein ikonografian islatzen den. Ikusten denez, edukiaren gaineko informazioa ateratzen da lehenengo pausu honetan.

     Bigarren lekuan egiten den azterketan, euskara eta euskal kulturagaz batetik, zientzia, teknologia eta lanbideak bestetik eta lurraldea eta historiagaz azkenean, lotuta agertzen diren aspektu guztiak mugatu eta eurei ematen zaien trataera aztertzen da: argitaletxe bakoitzaren jokabidea zein den euskal kultura ezaugarritzeko orduan, aldagai guztiak berdin tratatzen dituen edo oro har izan dituen gora-behera guztiak. Kualitatiboa da proposatzen den metodologia, kulturaren ezaugarriei ematen zaien tratamendua begiratzen den neurrian.

 

 



wpe7.jpg (821 bytes)


[Home]
[Araka] [Ikerlariak] [Gure lanak] [Curriculuma] [Bibliografia] [Estekak] [Ziberdokumentuak] [Legeria]  [Harremanak] [Web-mapa] [English]



© ARAKA ikertaldea, 2003, http://www.ehu.es/araka