Ordutegien aldaketa-eskarien kudeaketa, gelen erreserba
|
Aldaketak egin aurretik, aldaketaren izaera (puntual edo iraunkorra) eta zerk eragina den hartuko da kontuan:
Azkenik, kontuan izan behar da edozein aldaketak uste baino eragin larriagoa izan dezakeela espazio eta taldeen kudeaketan. |
D. Ekitaldi edo bilera zientifiko, tekniko edo profesionaletara edo laginketak egitera joateko eskatzen diren ordutegi-aldaketak
Tituluko egoeratan eta beste egoera baliokide batzuetan, orokorrean, dagokion lizentzia eskatu beharra dago. Irakaslea lizentzia batekin dagoen bitartean, dagokion ebazpenaren arabera, Sailak bere gain hartuko ditu eskolak, inoiz ezin izango baitira eman gabe utzi. Ondorioz, horrelako egoeratan ez litzateke beharrezkoa izan beharko klaseen datarik aldatzea. Hala ere, ordutegietan aldaketa eskatu nahi bada, B atalean adierazten den prozedura jarraituko da. Aldaketa horietaz gain, eta baldin eta ez badira tutoretza-orduak epearen barruan aldatu, honako agiria bete beharko da eta irakaslearen bulegoaren atean jarri. |