Ordutegien aldaketa-eskarien kudeaketa, gelen erreserba
|
Aldaketak egin aurretik, aldaketaren izaera (puntual edo iraunkorra) eta zerk eragina den hartuko da kontuan:
Azkenik, kontuan izan behar da edozein aldaketak uste baino eragin larriagoa izan dezakeela espazio eta taldeen kudeaketan. |
E. Ebaluazio jarraituaren jarduerak egiteko eskatzen diren ordutegi-aldaketak/erreserbak
Ebaluazio jarraituko jarduerak irakasgaiari dagokion orduetan egin behar dira. Ikasleak sakabanatuago egoteko gela bat gehiago nahi izanez gero, erreserba puntual bat eskatu erreserbak egiteko formularioa erabiliz eta adierazi laguntza-gela gisa erabiliko dela. Kasu hauetan, seguruenik, ez da beharrezkoa izango laguntza-gela horren erreserba ikasleen ordutegietan aurkeztea, eta, beraz, dagokion kontrol-laukia (checkbox-a) desaktibatu beharko da formularioan. |